XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(Bukatzean, Juleneren sorbalda gainean besoa jarriz, musu pare bat ematen dio beste pare batez Julenek erantzun artean).

Instant batez mesfidantzak gurutzatu zuen Enekoren burua, biei begirada arretatsu bat eman ezkero, berehala desagertuko zena: haien arteko antza ezin liteke handiagoa izan.

Senarraren bat bateko zurbiltasunaz ohartuz, Julenek: - Ondo al zaude? - Bai, bai....

Bazkaltzen hasiak zirela, Joxeri buruz Julenek kondatutako gauza ugari zetorkion Enekori burura.

Esaterako, Martin delako osaba baten baserrira joaten zirenean, nola gerizondo bakarraren azpian eseri eta elkarri konda-kondari ematen zuten arratsaldea, Julene zuhaitzaren enborraren kontra eutsita Joxek haren magalean burua pausatzen zuelarik.

Negarrari emateko gutxi falta zitzaion senar jeloskor gixajoari.

Txarrera joa zuen eguraldia ziur-ziur zela enbata ekartzekoa.

Bazkarian Enekok ia ez zuen tutik ere esan.

Enekoren ixiltasun hertsia zela kausa, bazkari tristea suertatu zitzaien bi nebarrebei, espero zutenaren oso bestelakorik.

Bazkalazkenetan zeudelarik, Joxek irazkindu zuen: - Uste dut eguraldi txarra izango dugula hemendik gutxira.

Enekok, doinu urrun batez: - Bai, enbata datorkigu gainera, azken ihesbidea.

Esaldiaren amaiera ulertu ez bazuten ere, larritasunik eragin zuen emazte eta koinatuarengan.

Halako batetan, mahaitik altxatuz eta espresio izugarri bat leihoaz bestaldeko distantziari jaurtikiz, egongelatik atera eta komunara joan zen arrapaladan.